Etxeko olioa birziklatzeko edukiontzi berria
2008/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Etxean erabilitako olioa birziklatzeko sistema bat aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak. Prozesua oso erraza da. Erabiltzaileek etxean dituzten olio-ontziak edukiontzira eramaten dituzte. Han, olio erabilia duen ontzia utzi eta, biradera arrunt bati eraginez, ontzi garbi bat hartzen dute.
Edukiontziko biltegia betetakoan (174 litroko edukiera), enpresa biltzailea olio erabilia duten ontziak jasotzeaz arduratuko da, eta ondoren bioerregai bihurtzeko tratatzeaz.
Badira bi urte Arrasateko Udalak udalerrian birziklatze-sistema hori erabiltzen duela. Horri esker, urtean birziklatzen den olioa bostez biderkatzea lortu da. Soilik Gipuzkoako udalerri horretan, urtean 5.000 litro jasotzetik 25.000 litro jasotzera igaro da.
Une honetan, produktua industrializatzeko aukera aztertzen ari dira, ondoren Espainian eta nazioartean merkaturatzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia