}

Etxe higikorra

1989/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Irudian duzuen etxea arrunta ez dela agerian dago. Baina, arruntasun eza ez datorkio forma edo itxuragatik bakarrik, bere erdian dagoen ardatz batekiko jiraka ibil daitekeelako baizik. Pentsa, egongelan zaudela eta eguzkiak gehiegi berotzen duela. Ba, botoia sakatu eta etxea jiratzen hasiko da itzala aurkitu arte eta alderantzizkoa ere egin daiteke noski.

Etxea zurez eginik dago osorik eta teilak Kanadako tuia ustelezinaren zuraz eginik daude. Iglu itxurak abantaila termiko nabarmenak ematen dizkio. Etxeak 8,7 m-ko erradioa du eta azalera habitagarria 180 m2 dira.

Frantzian dago salgai, bere prezioa 680.000 libera delarik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia