}

Eta azkenean bai

1995/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azkenean bai. 109 orrialdeko ikerketa-artikulua eta 20 orrialdeko eranskina behar izan ditu Andrew Wiles-ek Fermat-en azken teorema frogatzeko.

Azkenean, Annals of Mathematics izeneko aldizkariak Fermat-en azken teoremaren frogapena argitara eman du. Dakigunez, azken urteotako polemikak bazterrak erabat nahastu zituen matematikari frantsesaren azken aipua zuzena ote zen argitzeko. Princentongo Unibertsitatearen eta Institute for Advanced Study delakoaren babespean argitaratzen da matematikako agerkari ospetsu hori eta maiatzeko alean (kaleratu berri dena gure artean) eman dute frogapenaren berri.

Egilea Andrew Wiles da, aldizkariko editoreetako bat bidenabar. 109 orrialdetako ikerketa-artikuluan Fermat-en teorema zuzena zela dio Wiles-ek. Horren ondoren, Richard Taylor-ekin batera idatzitako 20 orrialdeko beste artikulu bat dakar, duela urte pare bat idatzitakoaren hutsuneak betetzeko egin den lana, hain zuzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia