Estresik gabeko espermatozoideak
1993/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Espermatozoideek, obulua ernaltzeko ahalmena barrabilen ondoan dagoen epididimoan zehar igarotzean hartzen dute. Tutu luze honen zelula epitelialek proteinak askatzen dituzte eta hauetako batzuk espermatozoideei itsasten zaizkie.
Frantziako bi ikerketa-taldek berriki frogatu dutenez, epididimoak badu beste eginkizun bat ere: espermatozoideak oxidazioak sortutako estres zelularretik babestea.
Oxidazio zelularrak arnasketaren ondorio dira batez ere, eta espermatozoideak egokiak izateko behar dituzten mintzak ahultzen dituzte. Ikertzaileek zelula epitelialetik askatutako proteina bateko genea isolatu dute. Gene hau epididimoan besterik ez da agertzen eta testosterona izeneko hormonaren kontrolpean dago.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia