}

Eskuz idaztea, garunetik ordenagailura

2021/05/12 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

eskuz-idaztea-garunetik-ordenagailura
Arg. F. Willett et al./Nature 2021/Erika Woodrum

Lepotik beherako paralisia duen pertsona batek eskuz idazten ari dela pentsatzean garunean sortutako seinaleak deskodetu eta testu bihurtu dituzte, pantaila batean. Nature aldizkarian eman dute lorpenaren berri.

Garuna eta ordenagailu bat lotzen dituzten interfazeen bidez orain arte lortutako antzekoena zen garunarekin kontrolatutako kurtsore baten bidez hizkiak aukeratuz idaztea. Teknika horrekin, gehienez minutuko 40 karaktere lortzen ziren. Orain, minutuko 90 karakterera iritsi dira.

Parte-hartzaileari eskatu zioten saiatzeko idazten, eskua paralizatuta izango ez balu bezala, paper baten gainean boligrafo bat eusten ariko balitz bezala. Eta, adimen artifiziala erabiliz, ariketa hori egitean garunean sortutako jarduera neuronala irakurtzeko trebatu zuten ordenagailua. Horrela, gai izan dira eskuz idazteko egiten diren mugimendu finen garuneko seinaleak deskodetu, eta testu bihurtzeko.

Aurrerapauso garrantzitsua da, eta, ikertzaileen arabera, litekeena da beste jarduera batzuetarako ere erabilgarria izatea, esaterako, hizketarako. Baina, ohartarazi dute, teknologia horren erabilera zabaldu baino lehen, oso ongi aztertu beharko direla segurtasuna, iraunkortasuna eta eraginkortasuna.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia