}

Errezeta informatikoak

2000/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Chicagoko Rush-Presbyterian-St. Luke«s ospitaleak errezetak idazteko sistema informatikoa jarri du martxan. Gaixoarentzako agindu eta aholkua eskuz idatzi ordez, ordenagailuz idatziko dituzte Phisician Order Entry (POE) deritzon sistema bidez. Sistema honi esker kaligrafia ulergaitzak eragindako akats medikuak saihestu nahi dira, urtero 7.000 bat pertsona hiltzen baita Estatu Batuetan gaizki irakurritako errezeten ondorioz. Horrez gain, idatzitakoa sarean geratzen da nahi den terminaletik kontsultatu edo behar den tokira bidali ahal izateko. POE sistema Internet bidez ere erabiltzeko aukera izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia