Erretzaile gazteak, halabeharrez

1996/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Berriro ere tabakoa hizpide; gaztetatik erretzen hasten direnen artean erdia baino ez omen da iritsiko 73 urte betetzera.

Medikuntzako aldizkarietan nekez aurkitzen dira erretzaileentzat pozgarriak diren albisteak. Oraingo hau, tamalez, ez da salbuespena. British Medical Journal aldizkarian irakurri berri dugun informazioaren arabera, gaztetatik erretzaileak direnen artean erdia baino ez da iritsiko 73 urte betetzera. Sekula erre ez dutenen artean, aldiz % 78 pasatxok lortuko omen du adin horretara osasuntsu samar iristea.