}

Erreaktibo klorodunen isurketa nagusien zerrenda

1999/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Erreaktibo klorodunek atmosferan eta ingurugiroan duten eragin suntsitzailea ezaguna da: estratosferan dagoen ozono-geruza mehetu egiten dute ozonoa osatzen duten oxigeno-atomoekin erreakzionatuta, gizakiontzat eta animalientzat toxikoak dira eta minbizia eragin dezakete. Hori dela eta, hainbat herrialdetako kimikari-talde batek Lurreko erreaktibo klorodunen isurketa nagusien zerrenda kaleratu du, era horretako isurketak kontrolatzeko asmoz eta substantzia hauek berotegi-efektuan duten eragina ezagutzeko asmoz. Ikerketak hiru urte iraun ditu eta 20 herritako zientzialariek parte hartu dute, Munduko Kimika Atmosferikoaren Programaren zuzendaritzapean.

Ikerketak isurketa naturalak zein artifizialak hartu ditu kontuan, geroago gizakion gaineko zenbatekoa den kalkulatu ahal izateko. Honela, zerrendan agertzen diren isurketa-mota nagusiak hauek dira: ozeanoetako eta lurreko isurketa biogenikoak, itsasoko gatzaren produkzioa eta deklorazioa, biomasaren erreketak, eta isurketa industrialak. Erakunde horren arabera, lortutako datuek kloro-isurketen erregulazioa aldaraz dezakete eta gaur egun onarturik dagoen Kioto-ko Protokoloa ordezkatu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia