}

Eremu magnetikoaren alderantzikatzea laborategian

2007/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eremu magnetikoaren alderantzikatzea laborategian
2007/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: Ecole Normale Supérieure)

Lurraren eremu magnetikoak hainbat alderantzikatze izan ditu historian zehar: Hego poloa Ipar polo bihurtu da, eta, alderantziz. Lurraren nukleoaren kanpo-geruzako burdina likidoaren mugimenduak sortua da eremu magnetikoa, eta, ondorioz, baita eremuaren gorabeherak ere, alderantzikatzea barne. Kontua da ez dela erraza gertaera horiek ikertzea. Laborategian simulazioak egiten saiatzen dira; eta, oraingoan, alderantzikatzea lortu dute. Frantziako fisikari-talde batek sodio likidoak sortutako eremu magnetikoaren alderantzikatzea ikusi du 10-180 segundoko tarteekin; horretarako, 160 litro sodio 110 ºC-ra berotu dute, eta turbulentziak eragin dizkiote.

1
231
2007
5
001
Fisika; Geografia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia