}

Eremu magnetikoa eta morfina

1997/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Londresko Western Ontario Unibertsitateko Frank Prato zientzilariak eremu magnetikoaren ezaugarri interesgarri bat aurkitu du. Eremu magnetikoak, izan ere, morfinaren eragin analgesikoa areagotu egiten du. Lehenbizi Cepea nemoralis marraskiloen portaera aztertu du, 40 ¾C-ko euskarriaren gainean ipinita. Injekziorik gabe, bost segundo baino lehen alde egiten dute, baina morfina injektatuta hiru aldiz denbora gehiago irauten dute.

Morfina injektatu zaien marraskiloek mina hobeto jasaten dute eremu magnetikoan badaude.

Gero ikertzaileak hiru elektroimanen bidez eremu magnetikoa sortu du marraskilo drogatuen ingurunean eta emaitza honakoa izan da: eremu magnetiko aldakorraren maiztasuna zenbat eta handiagoa izan, morfinaren eraginak hainbat eta gehiago irauten du marraskiloengan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia