}

Eraikuntzarako programak

1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Archimaid, eraikuntz munduko profesionalek diseinatutako programa da eta dokumentu grafikoak (oinak, sekzioak, perspektibak) nahiz testu-dokumentuak (neurketak, aurrekontuak etab.) sortzeko oso erreminta erabilgarria.

Programa hau erabat automatizatua dago eta soluzio lehenetsiak eskaintzen ditu, beti ere erabiltzaileak erabakietan parte hartzeko aukera izango duelarik.

Neurketak, dokumentu grafikoak sortzerakoan sortutako datuetan oinarrituz, automatikoki egingo ditu.

Archimaid, bereizmen altuko pantaila grafikoa eta taula digitalizatzailea duen edozein IBM/AT bateragarritan exekuta daiteke.

Bestalde, interface-ari esker oso erraza da programaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia