Erabili eta bota

Irudian duzuen kutxatxoa, berrerabiltzerik ez dagoen argazki-kamera da. Fuji etxe japoniarrak salgai jarri berri duen kamera berrerabiltezin hau, 10 cm luze besterik ez da eta oso arina gainera; 75g besterik ez bait ditu pisatzen.

Erabiltzeko, obturadorearen botoia sakatzea besterik ez da egin behar. Behin 24 argazkiak boteaz gero, leborategira bidaltzen da kutxatxo osoa. Zenbait egun barru, negatiboak eta paperera positibatutako argazkiak etxean dauzkazu.

Honelako tresna argazki-kamera nonnahi ahaztuta uzten dutenentzat, edo ekiporik erosi nahi ez dutenentzat egokia izan baliteke ere, argazkigintza irudia ateratzea baino zerbait gehiago dela uste dutenentzat ez du baliorik izango.

Japonian dagoeneko edozein argazkidendatan eros daiteke Super HR Fujicolor izeneko hau. Urte-bukaerako, jada, Europan egon daiteke salgai. Salneurria? 1700 pta. ingurukoa.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Komunikazioa

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali