}

Erabat birziklaturiko automobila

1991/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Frantziako Saint-Pierre-de-Chandieu herrian, beste inon ez bezalako fabrika pilotua hasi da lanean. Bere egitekoa erretiratutako automobilak erabat aprobetxatzea da.

Aurtengo udan Frantziako Saint-Pierre-de-Chandieu herrian (Lyon ondoan), beste inon ez bezalako fabrika pilotua hasi da lanean. Bere egitekoa erretiratutako automobilak erabat aprobetxatzea da, zeren eta gaur egun automobil zaharrak material degradaezinezko milaka tona sorterazten bait du.

Motorea, abiadura-kaxa eta berriz erabil daitezkeen elementuak kendu ondoren, hondakinak xehetu eta pusketa metalikoak bereiztu egiten dira. Gainerakoa, beira, ehun, plastiko, kautxu eta abarrez osatua izaten da, beren pisua hondakinen % 25 - % 30ekoa delarik. Gainerako honetatik beira bereizi egiten da horretarako ohizko sistemak erabiliz. Gelditzen dena, hauts bihurtu eta ikatz-hautsarekin nahastuta tutu batetik labera injektatzen da, bertan erre dadin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia