}

ENPRESA TXIKIAK ETA ENPLEGUA EAEn

1996/10/01 Aranguren, Mari Jose Iturria: Elhuyar aldizkaria

Langabezia azken urteotan buruhauste ugari sortu duen arazoa dugu. Bai Europako eta Europaz kanpoko herrialde gehienek, Estatu espainiarrak barne, langabeziaren eragin ekonomiko eta sozial ilunak jasaten dituzte; Euskal Autonomia Elkartean (EAEn) ere larria da arazoa: EAEko biztanleria aktiboaren % 23 inguru lanik gabe dago eta gazteen artean, erdira iristen da langabeziaren tasa, % 50era. Zer egin dezakete gure enpresa txikiek enplegua sustatzeko?

Langabeziaren sorreran eragin dezaketen faktoreak asko eta era askotakoak izan daitezke eta, beraz, zaila da horiek guztiak behar bezala aztertzea. Nolanahi ere, enpleguaren sorrera eta galera aztertzeak argi egin dezake arazo ilun honetan.Horixe egiten ahaleginduko gara lantxo honetan, baina luzera-mugak azalean geratzeko arriskua dakarrenez gero, EAEko ekonomian pisu eta tradizio handia duen sektorea baino ez dugu aztertuko, hau da, manufaktura-industria. Izan ere, gainerako sektoreetan duen eragina hain handia izanik, kasu hau oso esanguratsua dela iruditzen zaigu.

Beraz, azterketa honetan EAEko manufaktura-industrian 1984tik 1993ra bitartean enpleguak izan duen bilakaera eta tamaina desberdinetako establezimenduek bilakaera horretan izan duten eragina aztertuko da.

1984-1993 hamarkadan zehar, EAEko manufaktura-industriako enplegu-kopurua % 25 jaitsi da(1), baina galera hori ez da tamaina guztietako establezimenduetan gertatu: 19 langile baino gehiagoko enpresetan soilik galdu da enplegua eta 20 langile baino gehiagokoetan, berriz, lanpostuak sortu dira. Ondorioz, 1984an establezimendu txikietan manufaktura-industriako enpleguaren % 35 zegoen bitartean, 1993an balio hori % 50era(2) iritsi zen; establezimendu handiek manufaktura-industrian duten pisua 1984ean % 32 izatetik 1993an % 17(3) izatera pasatu da (ikus 1. taula).

1984 1993 1993 1-9
10-19
20-49
50-99
100-499
49915005 % 6,2
15701 % 6,5
27019 % 11,1
28070 % 11,6
80050 % 33,0
76494 % 31,634824 % 17,6
21014 % 10,6
24780 % 12,5
26724 % 13,5
59037 % 29,8
31453 % 15,919014 % 10,5
19869 % 11,0
24366 % 13,5
26724 % 14,8
59037 % 32,7
31453 % 17,4Guztira242339 % 100,0197832 % 100,0180463 % 100,0 1. taula. EAEko manufaktura-industrian tamaina desberdineko establezimenduek duten pisuaren bilakaera (1984-1993) Iturria: Eustat eta egileak landua.

Taula horretan ikus daitekeenez, 1984tik 1993ra bitarteko hamarkadan gauzak asko aldatu dira EAEko manufaktura-industrian; izan ere, establezimendu txikiek enpleguaren bilakaeran duten pisua asko handiagotu da eta ondorioz, establezimendu handiek gero eta pisu txikiagoa dutela esan daiteke.

Langabeziaren sorreran eragiten duten faktoreak asko eta era askotakoak dira. Manufaktura-industrian ematen dien gora beherak aztertzeak argi egin dezake arazo honetan.

Eta, jakina, berehala datorkigu burura ondoko galdera: zer gertatu da azken hamar urte hauetan establezimendu txikien garrantzia horrenbeste igo eta establezimendu handiena jaisteko? Faktore asko dago jokoan, baina, gure ustez, ondokoen garrantzia oso handia izan da aipaturiko aldaketa gertatzeko:

  • Irekitzen diren establezimendu txikiek handiek baino enplegu gehiago sortzen dute eta, era berean, ixten diren establezimendu handiek txikiek bain enplegu-galera handiagoa sortzen dute. Edonork uler dezake egoera honen irakaspena: establezimendu txiki gehiago ireki behar da, handien ordez. Irekitzen eta ixten diren establezimenduek enpleguan duten eraginari sarrera-irteera berrien eragina esango diogu.
  • Establezimendu handien enplegu-galeraren ondorioz beheko tarteetara pasatzen diren establezimenduak —eta hauei dagokien enplegua— handiagoa da establezimendu txikietan irabazitako enpleguen ondorioz goiko tarteetara pasatzen diren establezimenduen —eta horiei dagokien enplegua— baino. Goiko eta beheko tarteetara pasatzen diren establezimenduengatiko enplegu-aldaketei transferentziagatiko sarrera-irteerak esango diegu.
  • Txikiak diren eta txiki izaten segitzen duten establezimenduek handiak diren eta handi izaten segitzen dutenek baino enplegu gehiago sortzen dute edota lanpostu gutxiago galtzen dute. Horiei tarte berdinean dirauten establezimenduen enplegu-aldaketa esango diegu.
Enpresa txikiek berebiziko garrantzia izan dute EAEko industri garapenean. Enplegua sortzeko gaitasuna dutela erakutsi dute establezimendu txikiek.

Bai sarrera-irteera berriengatik, bai transferentziengatiko sarrera-irteerengatik eta bai tartez aldatzen ez diren establezimenduetako enplegu-galeragatik, EAEko manufaktura-industriak 1984 urtean zituen lanpostuak baino % 25 gutxiago zituen 1993an. Honek zera esan nahi du: batetik, tarte berdinean mantendu diren establezimenduek enplegua galdu egin dute; bestetik, itxi diren establezimenduek ireki berriek sortu duten enplegua baino gehiago galdu dute eta, azkenik, establezimendu ertainen eta txikien kopurua handiagotu egin da, establezimendu handiek lanpostuak galdu izanaren eta beheko tarteetara pasatu izanaren ondorioz.

Hiru faktore horiek batera eman badira ere, hiruren eragina ez da berdina izan EAEko manufaktura-industrian; eskuratu ditugun datuen arabera, tarte berean mantendu diren establezimenduen enplegu-galera erabakigarria izan da gure industriak galdu dituen lanpostuetan. Azpimarratzekoa da, bestalde, tarte berean dirauten establezimenduetako galera tamaina guztietako enpresatan eman dela, hau da, tamainaz aldatu ez diren eta, ondorioz, tartez aldatu ez diren establezimenduek lanpostuak galdu dituzte EAEn 1984-1993 hamarkadan

ikus 2. taula

Transferentziengatiko sarrera-irteerek izan duten eragin negatiboa establezimendu oso txikietan (1 eta 9 langile bitartekoetan) eta handietan (500 langile baino gehiagokoetan) nozitu da nagusiki; gainerakoetan, aldiz, eragin positiboa izan dutela esan daiteke. Horrek ez du bereziki eragiten establezimendu oso txikietan, baina handietan berebiziko garrantzia du. Nolabait esateko, 10 langile baino gutxiagoko hainbat establezimenduk tamaina zertxobait handitzeak eta tarte handiagora pasatzeak 219 langileko galera baino ez du sortu; aldiz, 500 edo langile gehiagoko establezimenduek 19.165 lanpostu galdu dituzte transferentziengatiko sarrera-irteerengatik (ikus 2. taula).

1984-93 Guztizko enplegu-aldaketa

1984-93 Sarrera-irteera berriak1984-93 Transfer. sarrera-irteerak1984-93 Tartean dirauten enenplegu- -aldaketak1-9
10-19
20-49
50-99
100-499
4994809
4168
- 2653
- 1346
- 21013
- 45041% 179,18
% 32,34
% - 62,91
% 230,53
% - 36,63
% - 9,95% - 4,55
% 3,32
% 6,74
% 290,94
% 12,96
% - 42,55% - 74,63
% - 5,66
% - 53,83
% 160,40
% - 76,32
% - 47,50Guztira- 61-76% - 11,44% - 15,13% - 15,13 2. taula. EAEko manufaktura-industriako establezimenduek enpleguan duten garrantzi aldaketan eragin duten fenomenoak. Iturria: Eustat eta egileak landua.

Azkenik, sarrera-irteera berriek 20 enplegatu baino gutxiagoko establezimenduetan sortutako lanpostu-kopurua eta 20 langile baino gehiagokoetan eragin duten lanpostu-galera azpimarratzekoa da (ikus 2. taula). Hau da, EAEko manufaktura-industrian ireki diren 20 langile baino gutxiagoko establezimenduek itxi dutenek galdu dituztenak baino lanpostu gehiago sortu dute. Aitzitik, 20 langiletik gorako establezimenduek EAEko industrian izan duten eragina askoz beltzagoa izan da, bertan galdu diren lanpostuak ireki direnetan sortu direnak baino askoz gehiago izan baitira.

Etorkizunean lehiakorragoak izan daitezen, bide berriak urratu beharko dituzte EAEko enpresek. Establezimendu txikiak kontutan hartu beharko dira.

Azterketa honen ondorioak aztertzeko orduan, zera esan genezake: enpresa txikiek funtzio sozial garrantzitsua bete dezakete —eta EAEn horrelaxe da—, nahiz eta Ekonomia Industrialeko ikerketa askotan esaten den herrialdeko industrian enpresa txikiek pisu erlatibo handia izateak herrialdearen lehiakortasuna oztopatzen duela. Datuak ditugu esandakoaren erakusgarri: 1984tik 1993ra bitartean manufaktura-industrian 61.076 lanpostu galdu dira, baina 20 langile baino gutxiagoko establezimenduetan 9.965 lanpostu sortu dira sarrera-irteera berriengatik.

Aipatu eta aztertu ditugun hiru fenomenoen eraginez, azken hamarkadan EAEko manufaktura-industriako establezimenduen tamaina oro har asko txikiagotu da. 1984an establezimendu bakoitzean batezbeste 38 langile zeuden eta 1993an, ordea, erdia baino gutxiago, 16 langile.

Hauexek, irakurle, datu objektiboak dira. EAEn establezimendu txikiek duten garrantzia oso handia dela garbi ikusten da eta, ondorioz, Industri Politika egituratzeko orduan hauek kontutan hartu beharra aldarrika daiteke. Establezimendu txikien lehiakortasuna hobetzera zuzenduko diren neurriek ekonomia osoa hobetzen lagunduko dute.

1984199319931-9
10-19
20-49
50-99
100-499
4994
14
31
7
203
11953
4
31
70
198
10852
14
31
70
198
1085Guztira381416 3. taula. EAEko manufaktura-industriako establezimenduetan eman den lanpostu bilakaera (1984-1993) Iturria: Eustat eta egileak landua.

Datuok Eustat erakundearen direktoriotik atera dira eta 1993. urteari dagozkionak dira eskuratu ahal izan ditugun azkenak. Kontutan izan behar da Eustatek asko hobetu duela bere direktorioa 1990. urteaz geroztik, bereziki 10 langile baino gutxiagoko establezimenduei dagokienean. Berrikuntza horri esker, direktorioan 3.253 establezimendu gehiago dago Eustaten direktorioan: horietarik 3.162 10 langile baino gutxiagokoak dira; 10-19 enplegatu bitarteko 79 eta 20-49 langile bitarteko 12. Direktorioa hobetu izanaren ondorioz, enplegua gehitu egin dela pentsa daiteke; itxurazko gehitze hori zehatz-mehatz zenbatekoa izan den jakiterik ez dugu, baina direktorioan sartu diren establezimenduen tamaina ezagututa, nolabaiteko hurbilketa egin daiteke.

Horrela, era honetara handiagotu omen da enplegua: 10 langile baino gutxiagoko establezimenduetan 15.810 ingurukoa; 10-19 langile bitartekoetan, bestalde, 1.145 ingurukoa eta, azkenik, 20-49 langile inguru duten establezimenduetan 414 langile ingurukoa. Nolanahi ere, guk ez dugukontutan izango Eustaten direktorioaren berrikuntza; izan ere, lehendik esistitzen ziren baina direktorioan sartu gabe zeuden enpresen enplegua sartu izanagatik egoera erabat itxuraldatu egin baitaiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia