}

Syntrichia caninervis goroldioa hautagai egokia da Marten bizitzeko

2024/07/08 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

emsyntrichia-caninervisem-goroldioa-hautagai-egoki
Syntrichia caninervis goroldioa basamortuetan hazi ohi da. Arg. Sheri Hagwood/USDA-NRCS/Jabego publikoa

Txinako Zientzia Akademiako ikertzaileek frogatu dutenez, Syntrichia caninervis goroldioa gai da Marteko kondizioetan bizitzeko, eta, beraz, planeta hori kolonizatzeko aproposa dela adierazi dute. 

Syntrichia caninervis goroldio espezie arrunta da, eta basamortuetako muturreko kondizioetan hazten da, hala nola Tibeten, Antartikan eta eremu polarretan. Hori dela eta erabaki zuten Marteko kondizioetan hazten ote zen probatzea. Izan ere, aurreko ikerketa gutxi batzuek frogatu dute zenbait mikroorganismo, alga, liken eta landareen esporak badutela gaitasuna Marteko muturreko baldintzetan irauteko, baina ez landare osoak. 

Hala, Txinako Zientzia Akademiaren Atmosfera Planetarioen Simulazio Zentroan egin zituzten esperimentuak, eta The Innovation aldizkarian jakinarazi dituzte emaitzak. Besteak beste, baieztatu dute espezie horrek izozte-tenperatura oso baxuetan biziraun dezakeela (-196 ºC), baita gamma-erradiazio maila altuetan ere. Halaber, badirudi aurretiko deshidratazioak landareei bizirauten laguntzen diela.

 

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia