}

Emeek horrela nahi eta arrak gero eta panpoxoagoak

2001/03/13 Elhuyar Zientzia

Charles Darwin-ek plazaratu zuen eboluzioaren teoria. Teoria horren arabera animalia-espezieek hobera egiten dute, hobera eboluzionatzen dute. Eta horren barruan hegazti-espezieetako arrak gero eta handi, ikusgarri eta koloretsuagoak dira. Eta hori horrela da emeek ar ikusgarrienak hautatzen dituztelako kopulatu eta ondorengoak izateko. Izan ere, arrak itxura ona izateak osasun-egoera onean dagoela esan nahi du, eta txitak osasuntsu izateko, gurasoek ere horrela izan behar.

Baina ikusgarritasunerako eboluzio hori nabarmenagoa da monogamoak ez diren hegazti-espezietan, poliginikoak diren kasuetan, alegia. Horrelakoetan arren helburua ahalik eta eme gehien estaltzea da, baina emeek aukera dezaten ahalik eta dotoreena izan behar du. Horixe gertatzen zaio irudiko pauma hegazterrenari. Monogamoak diren espezieetan, arren ikusgarritasuna ez da horrenbestekoa. Izan ere, kasu horietan arrek txiten zaintzan parte hartzen dute eta horretarako ezin oso ikusgarria izan, bestela harrapariak errazago erakarriko lituzkete eta.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia