}

Elhuyarrek “Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko” irakasleentzako mahaingurua egingo du azaroaren 3an Donostian

2023/10/26 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

elhuyarrek-jasangarritasunerako-ikerketak-gazteak

“Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko” izenpean, doako mahaingurua egingo du Elhuyarrek azaroaren 3an, Donostiako Miramar Jauregian. EHUren Udako Ikastaroak-en barnean antolatu da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.

Jasangarritasuna eta klima-larrialdiaren inguruko hausnarketa eta ekintzak sustatzea  du helburu mahainguruak. Horretarako, adituen eskutik, ikastetxeetan gazteekin egiteko modukoak diren ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologiko errealak egiteko ideiak partekatuko dira.

Eguneko programa eta izen-emateak