}

Elhuyar Zientzia Azokak Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak ematen duen telekomunikazio saria jaso du, IKT Bokazioen kategorian

2024/03/15 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

elhuyar-zientzia-azokak-telekomunikazio-ingeniarie

Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak telekomunikazio sariak banatu ditu 8. Telekogaua ekitaldian eta Elhuyar Zientzia Azokak jaso du IKT bokazioen kategorian saria. Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak, Jon Abril Olaetxeak, eta Elhuyar STEAM Hezkuntzako koordinatzaileak, AItziber Lasa Iglesiasek, jaso dute saria. Sari-banaketa ekitaldian izan dira ere telekomunikazio sektoreko enpresa, gizarte-eragile, unibertsitate eta agintariak, IKTen sustapenarekin eta etorkizunarekin konprometituak denak.

Elhuyar Zientzia Azokak 2013tik dihardu gazteen artean STEAM arloarekiko interesa pizten. Esperientzia luzeek eragiten dute gehien gazteen etorkizunerako asmoetan; gazteak protagonista izatea, asmatzaile gisa, eta horretarako, Elhuyar Zientzia Azokan zientziaren eta teknologiaren profesio errealekin lotutako bizipenak eskaintzen dira, eta esperientzia motibagarriak eragin, estereotipoak hautsi, nesken artean STEM sustatu eta beste era bateko erreferenteak eskaini. 

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia