}

Elhuyar Zientzia Azoka 2022, ekainaren 2tik 5era

2022/05/27 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Azokaren 10. edizioa izango da 2022koa, eta Bilboko Areatzako kaian egingo da

 

Ekainaren 2tik 5era, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasle-taldeek 150 proiektu erakutsiko dituzte.

Azoka, Bilbon

  • DATA: 2022ko ekainaren 2tik 5era
  • LEKUA: Bilboko Areatzan, kaia izenez ezagutzen den eremuan
  • EKINTZAK:
    • Gazte-taldeen proiektuak, ostegunetik igandera 
    • Ikertzaile profesionalen proiektuak, eremu nagusian. EHUko, MUko eta Deustuko Unibertsitateko ikerketak eta CFM-Polymat,  Tecnalia eta BCMaterials zentro teknologikoetako ikertzaileen standak
    • Ikuskizunak
      • osteguna, ekainak 2:  Matriuska antzezlana (17:00etatik 18:00etara)
      • larunbata, ekainak 4: Adrenalina, zientzia-ikuskizuna (17:00etatik 18:00etara)
      • igandea, ekainak 5: Zientzia ikusgarria, zientzia-ikuskizuna (14:00etatik 15:00etara)
    • eta beste hainbat ekintza osagarri

ZATOZ eta GOZATU ZIENTZIAZ!

Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (FECYT)eta Euroeskualdearen laguntzekin egina.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia