Elhuyar Fundazioa LREC 2008 biltzarrean

2008/06/01 Aztiria Urtaran, Josu - Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak Iturria: Elhuyar aldizkaria

Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldea hizkuntza-teknologien LREC 2008 biltzarrean izan da, Marrakechen. Hizkuntza-teknologietako azken joerak ezagutu, eta Elhuyarren I+G+Bren azken ikerketa-proiektuak nazioartean ezagutarazi ditugu.
Elhuyar Fundazioa LREC 2008 biltzarrean
2008/06/01 | Aztiria Urtaran, Josu | Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Ezkerretik hasita, Igor Leturia, Josu Aztiria, Xabier Saralegi, Maialen Lopez de Lacalle, Antton Gurrutxaga, Eli Pociello eta Iñaki San Vicente.
R. Lopez

LREC biltzarra ( Language Resources and Evaluation Congress ) hizkuntza-teknologien ikerketa eta ebaluazio mailako biltzarrik nagusietako bat da. Aurtengo edizioa Marrakechen izan da, maiatzaren 26tik ekainaren 1era.

LREC biltzarra foro ezin hobea da hizkuntza-teknologien arloko ikerketa-proiektuak ezagutu, joera nagusiez jabetu eta I+G+Bko jardueren emaitzak ezagutarazteko. Horretan ari garen ikerketa-taldeontzat oso garrantzitsua da han izatea, eta Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldearen presentzia handia izan da aurtengo edizioan.

LREC 2008ko biltzar nagusian, bi ikerketa-proiektu aurkeztu ditu Elhuyar Fundazioak. Batetik, WNTERM proiektua aurkeztu du Eli Pociellok. WNTERM zientzia eta teknologiaren domeinu-ontologia eleaniztuna garatzeko proiektua da (euskaraz eta ingelesez), eta IXA taldearen EusWordNet eta Elhuyar Fundazioaren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoaren baliabideak erabiltzen ari gara ezagu- tza-basea eratzeko. Bestetik, CorpEus ( corpeus.elhuyar.org ) eta Elebila ( www.elebila.eu ) tresnen eraginkortasuna are gehiago hobetzeko egin den ikerketaren berri eman du kongresuan Igor Leturiak.

Tailerrak

Biltzar nagusiaz gainera, hainbat workshop egin dira, ikerketa-arlo jakinetako tailer praktikoak. Horietako batean, Building and Using Comparable Corpora workshop -ean, Corpus konparagarrietatik abiatuta terminologia elebiduna erauzteko teknikak garatzeko egiten ari garen ikerketa-lanaren eta esperimentuen berri eman dute Xabier Saralegi eta Iñaki San Vicentek.

Igor Leturiak eta Iñaki San Vicentek beste aurkezpen bat egin dute Web As Corpus workshop -ean. Hain zuzen ere, Corpus espezializatuak Internetetik automatikoki eratzeko ikerketa-proiektu bat dugu martxan, eta proiektuaren orain arteko emaitzak aurkeztu ditugu.

Hizkuntza-teknologien ikerketa eta garapenean, hainbat baliabide eta tresna garatu ditugu orain arte, ibilian-ibilian bagoaz aurrera, eta gure lanaren emaitzak nazioartean ezagutarazteko aukera eman digu LREC 2008 biltzarrak.

Informazio gehiago:

· LREC 2008

· The 4th Web as Corpus

· Building and Using Comparable Corpora

Aztiria Urtaran, Josu
2
243
2008
6
032
Elhuyarren berriak
Elhuyarren berriak
61

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia