}

Eguzkia eta klima-aldaketak

1994/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gaur egun badakigu Eguzkia izar aldakorra dela eta orbanak agertu eta desagertu egiten zaizkiola.

Zalaparta handia harrotu du Haward-Smithsonian erakundeko Sally Baliunas astrofisikariak klima-aldaketa gaitzat hartuta izarrei buruz egindako ikerketaren ondorioak aditzera eman dituenean. Baliunas jaunak aspaldiko eztabaida berritu du, berotegi-efektuaren eragile nagusia Eguzkia dela (eta ez metanoa edo CO2 gasa) esan duelako.

Gaur egun badakigu Eguzkia izar aldakorra dela, hau da, bere ihardueran hamaika urteko zikloak dituela eta orbanak agertu eta desagertu egiten zaizkiola. Ziklo horietan Eguzkia aktiboena denean, kanpoko atmosfera uzkurtu egiten da eta orduantxe igortzen du energiarik gehiena. Aldika izaten diren aldaketa hauek gure planeta berotu egiten dutela esan zuten 1991.ean Danimarkako Eigil Friis-Christensen eta Knud Lassen ikerlariek. Orduan ziotenez, Lurreko ipar hemisferioko tenperaturak gora ala behera egiten zuen, Eguzkiko orbanak agertzearen ala desagertzearen arabera.

Baliunas astrofisikariak ere antzeko ondorioak atera ditu Eguzkiaren antzeko izarrak ikertuta. Izar horietan, hamar-hamabost urtean behin Eguzkian bezalako zikloak izaten dira. Izar horietako bat, gainera, ziklo batean ohi baino hiru aldiz distiratsuagoa zen. Zer gertatuko litzateke Eguzkiari beste horrenbeste gertatuko balitzaio?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia