}

DOS sistema berriaren bertsio berria

1989/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

IBMk kaleratu duen DOSaren bertsio berri hau 4.0a da. Aurreko bertsioak baino erabilpen errazagoa du eta tamaina handiagoko fitxategiak maneiatzeko gai omen da.

DOSa da gehien erabiltzen den sistema eragilea, bai PCetan eta baita PS/2 familiako eredu sinpleenetan ere. DOS 4.0k 30 funtzio berri ditu eta aurreko bertsioekin guztiz bateragarria da; hots erabiltzaileek eskura izango dituzte aurreko bertsioetako komando eta aukera guztiak ere.

Menu bidez kontrolatutako interface grafikoa da bertsio berri honen ezaugarri nagusienetarikoa; ezaugarri hau bait da hain zuzen ere DOSa erabiltzeko ohiturarik ez dutenei lana errazten diena. Fitxategi-antolatzailea eta aplikazio-hautatzailea ere baditu, baina erabiltzaile trebatuek ohizko komando-lerroa ere erabili ahal izango dute nahi izanez gero. Bestalde, 32 Mbyte-tik gorako disko gogorrak partiziotan zatitu gabe maneia ditzake eta honek disko gogorreko espazio osoa hartuko duen fitxategi bat sor daitekeela esan nahi du.

Aurreko bertsioek 32 Mbyte-tan zuten muga.

Instalazio-prozedura errazagoa da eta eskaintzen dituen errore-mezuak aurreko bertsioetakoak baino adierazgarriagoak dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia