Esaterako, beste metodoek akatsa ematen zuten base nitrogenatu bat jarraian askotan errepikatzen bazen. Columbiako ikertzaileek eragozpen hori gainditzea lortu dute, konbinazio horiek beste sekuentzia batzuekin ordezkatuta. Beste hobekuntza batzuk ere egin dituzte, eta DNA Iturria deitu diote garatutako algoritmoari. Hura erabilita egin dute filmaren proba: filmaren kode bitarra kode genetikora itzuli, hura sintetizatzera laborategi batera bidali (Twist Bioscience, San Frantzisko, Kalifornia), han DNA bihurtu, atzera Columbian jaso, eta deskodetuta, filma ikustea lortu dute, batere akatsik gabe.
Prozesua garestia dela aitortu duten arren, denborarekin merketu eta eskuragarria izango dela espero dute.
Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyar Zientzia







