}

Dementziak diagnostikatzeko

1989/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Alzheimer eritasun ezaguna CERETEC izeneko produktu berri bati esker diagnostikatzea posible izango da.

Herrialde industrializatutan 65 urtetik gorako populazioaren %10 dementziak jota dago. Adibidez, herrialde horietan 8 milioi lagunek Alzheimer-en eritasun ezaguna jasaten dute. CERETEC izeneko produktu berri bati esker diagnostikatzea posible izango da. Molekula hau erradioaktiboki markatuta egonik, organismoarentzat kaltegabea da eta pazientean injektatua izan ondoren zenbait orduz garuneko zeluletan finkatzen da.

Gero eskaner edo EMNz garunaren irudiak har daitezke eta garun-morfologia, garunaren funtzionamendua hain zuzen ere, ikusi ere bai. Teknika honek dementzi mota desberdinak diagnostikatzeaz at, garunean egon daitezkeen arazo baskularrak detektatzen lagun dezake

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia