}

Cussac-eko kobazuloko artea eta hezurrak

2001/10/04 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia


2000ko Irailean, lehen aldiz, artelana eta giza fosilak kobazulo berean aurkitu ziren.

Frantziako Cussac kobazuloan, Dordoina ibaiaren arroan, lau edo bost gizaki helduren eta gazte baten fosilak aurkitu ziren. Bestalde, kobazuloaren paretetan zizelkatuta, animalia askoren eta emakume baten irudia daude. Aurkikuntza harrigarria izan da, batez ere, lehen aldia delako bi aztarna-mota horiek batera agertzen direla.

Frantziako gobernuaren laguntzarekin, aurkikuntza aurtengo uztaila arte sekretupean izan dute. Publiko egin baino lehen, zientzialariek hezurrek eta irudiek datazio bera dutela egiaztatu zuten. Izan ere, Gravette aldikoak dira, duela 25.000 urtekoak, gutxi gorabehera.

Aurkitutako hezurrak hango irudiak egin zituzten artistenak diren ala ez jakiteko modurik ez dago, harria lantzeko tresnak topatzen ez badira modu erritualean lurperaturik.Dena dela, kobazuloaren 'testuinguru' arkeologikoek artelanaren esanahia interpretatzen lagun dezakete.

Orain, Frantziako Perigueux-eko Historiaurreko Zentroan hiru urteko indusketa-proiektua jarri dute martxan kobazuloan dauden aztarna guzti-guztiak ateratzeko. Bestalde, kobazuloaren bisita birtuala egin daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia