Crusoe mikroprozesadore berriak

2000/03/01 Waliño, Josu - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Transmeta konpainiak gailu mugikorretara egokitutako mikroprozesadore berria aurkeztu du: Crusoe izenekoa. Mikroprozesadore honen berezitasun nagusia bere teknologia softwarean oinarritzea da. Mikroprozesadore honek Internet-eko aplikazioak gailu mugikorretan erabiltzeko aukera emango du, bateria-kontsumo oso txikiarekin. Dagoenekoz ordenagailu eramangarriei begira ari dira 700 Hz-eko Crusoe mikroprozesadorea garatzen.