CO2-emisioak nabarmen hazi dira

2008/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

CO2-emisioak nabarmen hazi dira
2008/11/01 | Elhuyar

Erregai fosiletatik eta zementu-ekoizpenetik eratorritako CO2-emisioak ikaragarri azkar ari dira hazten. Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldearen azkenengo datuen arabera, karbono dioxidoaren emisioak % 3,5 hazi dira 2000tik 2007ra bitartean. Kalkuluek, berriz, % 2,7ko hazkuntza aurreikusten zuten. Gaur egun, Txina da karbono dioxido gehien isurtzen duen herrialdea, eta munduko emisio guztien % 21en arduraduna. Estatu Batuak bigarren postuan dago.

1
247
2008
11
007
Ingurumena
Berriak labur
6