Clipper summer 87, gaztelaniazko bertsioa
1989/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
CLIPPER, dBASE lengoaiaren konpilatzailerik ezagunenetakoa da. Azken bertsioak Summer 87 du izena, gaztelaniaz dago, eta Nactucket etxe amerikarrak banatzen du. Produktu hau gestiorako beste software batekin batera saltzen da.
CLIPPER Summer 87, datu-baseen garapenerako sistema eta dBASE lengoaiaren konpilatzailea da aldi berean. Erabiltzaileak CLIPPERen, mihiztadura-lengoaian nahiz C lengoaian definitutako funtzioak sor ditzake. Honez gain goitik beherako aukeraketa-sistema bidez funtzionatzen duten menuak automatikoki sortzeko funtzio berezi bat ere badu.
Hiru dimentsioko taulak eta memo eremuak erabil ditzake. Programa konpilatuak, hots .EXE luzapena dutenak, DOSetik exekuta daitezke zuzenean. Sare lokaletan ere arazorik gabe funtziona dezakete programa hauek; erabiltzaile batek baino gehiagok erabil bait ditzake fitxategi berberak aldi berean.
dBASEIII Plus-ak dituen funtzio aurredefinitu guztiak (EOF ( ), CHR ( ) etab.) ere erabilgarri egongo dira.
Programa honekin batera banatzen diren beste programa osagarriak hauek dira:
Nactucket Tcols
Programaren garapenerako 273 funtzio ditu. Mihiztadura-lengoaian eginak daude eta memoria minimo bat behar dute. Funtzio guzti hauetako 255 egon daitezke aktibatuta une berean. Beste funtzio batzuk, unitateen gestiorako, disko eta disketeen kontrolerako, inprimagailua eta pantaila konfiguratzeko etab.etarako erabiliko dira.
Documentor
Clipper-en egindako edozein programa dokumentatzeko erreminta ahaltsua dugu. Fluxu-diagramen bidezko analisiak, memoriako aldagaien erreferentzia gurutzatuak eta indize-fitxategien dokumentazioak lor daitezke.
DGE
Grafiko-liburutegi bat da eta Clipper programetan zuzenean sar daitezkeen bereizmen altuko 60 funtzio grafiko baino gehiagoz osatua dago.
UI
Aplikazio-sortzaile bat da eta dBASE II/dBASE III Plus, Fox BASE nahiz Clipper aplikazioak sor daitezke berarekin.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia