}

Buru-eritasuna duten burmuinen lehenengo bankua

2007/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Buru-eritasuna duten burmuinen lehenengo bankua
2007/05/01 | Elhuyar

EHUko ikertzaile-talde batek buru-eritasuna duten burmuinen lehenengo bankua sortzea koordinatuko du. Javier Meana Medikuntza eta Odontologia Fakultateko katedraduna da burmuin-bankuaren proiektuaren koordinatzailea.

Depresioa, eskizofrenia eta nahaste bipolarra duten gaixoek emandako burmuinak gordeko ditu sortzekoa den bankuak. Ikertzaileek batera izango dituzte gaixoaren datu klinikoak eta haren burmuinaren ehunak. Ondorioz, ikerketak egiteko aukerak areagotuko dira.

1
231
2007
5
018
Medikuntza; Unibertsitateak; Farmakologia; Osasuna
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia