}

Bolizaleen errua

1988/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Naturaren babesaz arduratzen direnak daude azkenik elefantearen urritzearen kausari buruz. Bat datoz orain, jendea elefanteak akabatzera lur beharrak ez eta boliaren trafikoak bultzatzen duela aitortuz.

Kenian iazko udan egin den bilera batean aditzera eman denez, munduko boli-eskaera elefante-populazioaren %5-10 tartean dago. Elefanteak poliki ugaltzen dira: baldintzarik egokienetan ere bere hazkuntz tasa ez da %7 baino handiagoa. Honek populazioaren %2 urritzea dakarke urtero. Populazioak bolizaleen presioari aurre ezin egitea arazo serioa da. Populazioa gero eta gazteagoagoa izanik, haginak txikiagoak dira eta ondorioz ale gehiago behar dira eskaria asetzeko.

Bilera horretan erosleen artean bolirik ez erosteko kanpaina bat aurrera eramatea erabaki zen, elefanteen populazioa mantentzeko helburua duten beste neurri batzuen artean. Beste neurri bat zera da elefanteen populazioaren irautean interesik handiena dutenak beraiek direla bolizaleak konbentzitzea, epe luzean boli-iturria ziurtatu nahi badute behinik behin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia