Bizikleta elektrikoa
1994/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Pedalei beste edozein bizikletatan bezalaxe eragiten zaie, baina bateria eta motore elektrikoa ditu laguntzeko.
Bizikletaz bide bera ibiliz, oinez baino errazago joaten da, baina hala ere pedalei eragin egin behar zaie eta azkenean gainean doana nekatu egiten da (aldapan gora joan behar badu, batez ere). Horregatik udaberri honetan bizikleta elektrikoa ateratzekoak dira. Pedalei beste edozein bizikletatan bezalaxe eragiten zaie, baina bateria eta motore elektrikoa ditu laguntzeko.
Beste edozein bizikletak bezalaxe ditu abiadura aldatzeko aukerak (pinoien bidez). 180.000 pta. edo 9.000 libera balioko duela eta bateriek 25 kilometroko autonomia izango dutela iragarri da. Bateria kargatzeko hiru ordu beharko dira.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia