}

Biziaren entziklopedia on line

2007/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Biziaren entziklopedia on line
2007/06/01 | Elhuyar

Mundu osoan identifikatu dituzten 1,8 milioi espezieak on line deskribatuko dituen datu-base bat sortu dute. Biziaren Entziklopedia izena jarri diote. Ez da espezieen zerrenda huts bat izango, espezie bakoitzaren informazio entziklopedikoa emango baitu, eta bideoz, soinuz, irudiz, grafikoz eta testuz hornitzeko asmoa dute.

Beste noizbait ere saiatu dira horrelako proiektuak aurrera ateratzen, baina azkenean bertan behera gelditu dira, haiek hornitzeko beharrezko baliabiderik ez zutelako. Horixe da, hain zuzen ere, proiektu honi ikusten dioten arazoa: ez dute oso argi nondik aterako duten proiektua denbora luzez mantendu ahal izateko behar duten dirua.

1
232
2007
6
033
Multimedia; Zoologia
Berriak labur
17

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia