}

Bisitariek parkea arriskutan jarri

1988/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tenerifen dagoen Teide izeneko parke nazionalean landaredi berezia eta propioa dago eta horrexegatik hamaika turistak bisitatzen du. Kalkulatu denez, milioia inguru turistek bisitatzen dute urtero eta hauek bertako landaredi berezia arriskutan jar lezakete.

Bisitari hauek, parketik at arruntak diren landare-espezieen haziak daramatzate beraiekin. Hauetako hazi arrotz askok ez du parkean irauterik lortzen, baina beste batzuk bai.

Botaniko britainiarrez osatutako talde batek, 14 espezie berri inbasore iraunkortzat bataiatu ditu. Hauen artean sabi hostozuria dago; munduko 5 espezie hedatuenetakoa.

Parkeko begiraleak bertako landareek iraun dezaten lan egiten dute. Garai batean landare arrotzak erauzi eta erre egiten ziren. Bide-bazterrak zainduko balira eta inbasore berriak errotu baino lehenago erauziko balira, hobe izango litzateke. Paradoxaz, jatorrizko landardiaren iraupena segurtatzeko eta turistengan erakarmena segurtatzeko, turistei sarrera debekatzea izango litzateke biderik zuhurrena.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia