}

Birus berriaren agerpenaz kexu

1996/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Noizean behin agertzen dira eta bere biziko asaldura sortu eta gero, etorri diren lekutik alde egiten dute berriro, erabiltzaileak lur eta zur utzirik. Ordenadoreak maiz erabiltzen ditugunok hain maitekiro zerrendatzen ditugun birusei buruz ari gara, noski eta zorigaiztoko albistea plazaratzeko arrazoia oraingoan: Word 6.0 programa ezagunari eraso egiten dion birusa agertu izana da, Winword Concept izeneko birusa agertu izana, alegia.

Zehatzagoak izateko, birusak ez dio Word 6.0 testu-prozesadore ezagunari eraso egiten, horren bidez landutako testu-fitxategiei baizik. Galdera berehala datorkigu burura: programatik ez bada, nondik jasotzen ditu ditxosozko birusak eraso egiteko aginduak? Agidanez, Word programak erabiltzen dituen programazio-lengoaiez baliatzen da birusa testuaren aurka joateko. Birusak beraz, lengoaia horien bidez irekitzen den programaren aplikazio baten moduan funtzionatzen du eta programa ireki orduko hedatzen da testu osora.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia