}

Bioaniztasuna Europan

1995/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Europan zerrendaturik dauden 12.000 landare espezie basatietarik 2.400 desagertzeko zorian daude. Giza iharduera eta neurririk gabeko ustiapena dira Europako altxor hori mehatxupean dutenak.

Espezien bioaniztasuna arriskuan dago. Hori esanda irakurle, ez dizugu ezer berririk azaltzen, gauza jakina baita gero eta espezie gutxiago dagoela gure planetan. Zoritxarreko oihartzuna lortu du Amazoniako bioaniztasunaren egoera kaskarrak, baina ba al zenekien Europan ere arazoa gero eta larriagoa dela? Ondorio horretara iritsi da Parisen burutu den Landare Basatiei Buruzko Lehen Biltzarra.

Ondoko datuak argi dezake kontua: Europan zerrendaturik dauden 12.000 landare espezie basatietarik 2.400 desagertzeko zorian daude. Egoera kezkagarriaren arrazoiak aipatzeko orduan bestalde, bat etorri ziren Biltzarrean parte hartu zuten adituak: giza iharduera eta neurririk gabeko ustiapena dira Europako altxor hori mehatxupean dutenak. Oso kontutan hartzekoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia