Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bilgarrietarako material erabat birziklagarria garatu dute EHUn

2019/10/16 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

bilgarrietarako-material-erabat-birziklagarria-gar
EHUko ikertzaileak, material bilgarri berria eskuetan. Arg. EHU

EHUko eta Coloradoko Estatu Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek plastiko-mota erabat birziklagarri eta berri bat garatu dute, plastiko bilgarrien egungo ordezkoak baino hobea dena eta plastikoaren ekonomia zirkularra bultzatzen duena.

Egileek aipatu dutenez, ez da erraza elikagaiak biltzeko polimero biodegradagarri onak lortzea. Poli(azido laktikoa) da etorkizun oparoa izan dezaketenetako bat, baina oso zurruna denez eta iragazkortasun handiegia duenez, ez da egokia egungo material komertzialak ordezteko. Ikerketa berrian, ordea, biodegradagarria ez bada ere, kimikoki guztiz birzikla daitekeen eta kalitate onekoa den materiala lortu dute. Erabili ondoren, kimikoki berriz ere jatorrizko monomeroak lortu eta materiala birsintetiza daiteke, hondakin plastikorik sortu gabe.

Bi homopolimero aztertu dituzte horretarako: poli(gamma-butirolaktona), propietate mekaniko egokiak dituena baina oso iragazkorra dena gasekiko eta lurrunekiko, eta poli(trans-hexahidroftalida), alderantziz, oso zurruna dena baina iragazkortasun txikikoa. Bi monomeroak konbinatuta lortu dute propietate egokiak dituen materiala sintetizatzea. Ikertzaileen arabera, gaur egungo plastikozko bilgarrien parekoak dira kalitatean. Nature Communications aldizkarian argitaratu da lana.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia