}

Bilera-ordua, ez besterik

1996/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zuhaitzetan pausaturik, beleak gau parteko “parranda” talde osoaren onerako erabiltzen du. Izan ere, janaria non dagoen elkarri adierazteko elkartu ohi dira beleak, biologo-talde batek berriki frogatu duenez.

Hiru urte inguru eman dituzte zuhaitzetan pausatzen diren hegaztien portaera aztertzen. Lanaren zatirik garrantzitsuena gauez egin behar izan dute. Izan ere, taldeak osatuz pausatzen diren hegaztiek ilunpean zer egiten duten aztertu nahi zuten. Eginbidea ez da erraza izan, baina itxura guztien arabera, biologoen artean nahikoa hedatuta dagoen ustea baieztatzerik izan da; eta horrek merezi du ahalegina.

Corvus corax beleak taldeka elkartu ohi dira gauez. Biologoek uste zutenez, une horretan janari-iturrien berri ematen diote elkarri, horrela talde osoaren biziraupena bermatzen dutelarik. Eta ustea baino ez zena, baieztatu berri du biologo-talde setatsuak.

Ikusitakoaren arabera, beleak hildako animalien arrastoen bila abiatzen dira egunez eta zerbait aurkitu orduko, taldekideek erraz bereizten dituzten zeinuak erabiliz ohartarazten ditu. Aurkikuntza egin duenak talde-buru gisa jokatuko du hortik aurrera. Informazioa trukatu behar badute beraz, gau parteko “bilerak” topaleku ezinhobeak dira eta horrelaxe egiten dutela baieztatu da jadanik. Horra hor, hiru urtetako lanaren emaitza.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia