}

Bi Office berri: bata Mac-erako eta bestea PCrako

2000/11/01 Waliño, Josu - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Office 97ren Mac bertsioa, Mac Office 98 kaleratu zuenetik, Microsoft-ek ez zuen bere softwarearen Mac-eko bertsio berririk merkaturatu. Dena den, badirudi Mac-eko erabiltzaileez ez daudela guztiz ahaztuta eta aurtengo urrian espero zen Mac Office 2001 kaleratzea.

Mac Office 2001 honek Word, Excel, PowerPoint eta Entourage aplikazioak izango ditu. Guztiak PCrako iaztik dugun Office 2000ren bertsio berdinak dira, bi izan ezik: PowerPoint-en QuickTime formaturako bihurtzea gehitu dute, eta, gainera, Entourage gehitu diote familiari. Aplikazio hau Windows-eko Outlook 2000ren antzekoa da, agenda eta posta-zerbitzuak eskaintzen dituen aplikazioa, alegia. Dena den, Macintosh-erako Office berria ez da merkaturatuko den bakarra. Windows-eko Office-ren bertsio berria espero da datorren urte hasierarako. Bertsio honen izena ez dago guztiz erabakita oraindik, baina seguraski Office 10 izenez merkaturatuko da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia