}

Beste primate baten genoma sekuentziatuta

2007/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Beste primate baten genoma sekuentziatuta
2007/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Nikita Golovanov/Wikipedia)

Rhesus makakoaren DNAren sekuentzia lortu dute. Asian ugaria da espezie hori, eta medikuntzan oso erabilia, botika berriekin probak egiteko. Ikertzaileen arabera, makakoetan probatzen ari diren botikek gizakiengan beste eragin bat izango duten aurreikusteko gai izango dira orain. Izan ere, ohartu dira makakoen eta gizakiaren geneen arteko desberdintasun asko immunitate-sistemari dagozkiola. Baina, gainera, pentsatzen dute makakoaren genomak informazioa emango duela eboluzioa hobeto ulertzeko, baita gizakia zerk egiten duen gizaki jakiteko ere.

Eta, dagoeneko, ari da informazioa ematen. Azukrearen digestioan inplikatuta dagoen gene-talde bat aurkitu dute, eta ikusi dute makakoetan gizakian baino proportzio handiagoan dagoela. Oraingoz azalpen hau eman diote: fruitutan oso aberatsa den dieta hartzera eraman zituen moldaera genetikoa da.

2005ean txinpantzearen genoma sekuentziatu zuten, eta ikusi zuten DNAren % 98 berdina dutela haiek eta gizakiek. Makakoen eta gizakiaren lerro ebolutiboak duela 25 milioi urte bereizi zirela uste da; hortaz, makakoak txinpantzeak baino ahaide urrunagoak dira gizakiarentzat. Hala ere, hiru primate horien genomak konparatuz, gauza asko ikastea espero da.

1
232
2007
6
031
Genetika; Eboluzioa; Zoologia; Biologia
Berriak labur
17

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia