}

Beroaren maitale

1987/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Manatiek, itsas ugaztun geldo eta handi horiek, beroa maite dute. Giro hotza ezin dute jasan. Horregatik uraren tenperatura 20°C-tik jaisten denean, toki epelagoetara mugitzen dira. Garai batean, Floridako manatiak negua zetorrenean hegoalderantz abiatzen ziren epeltasun bila.

Egun, horrelakorik ez dute egiten. Kostaldean kokatuta dauden zentral elektrikoen ur berozko isurbideen inguruan metatzen dira bero bila. Han urak nahikoa epel daude, zentralari darion ur beraoren kausaz.

Guzti hau oso onuragarria gertatu zaie Floridako biologoei, zeren eta honela arriskuan egon litekeen espezie baten eboluzioa erraz kontralatu bait dezakete.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia