Beiraren birziklapena Europan

Beiraren birziklapena Europan


1992. urtean Mendebaldeko Europako estatuetan birziklatutako beirari buruzko zifrak (absolutuak eta erlatiboak) interesgarriak dira. Holandak 378.000 tona (% 73) birziklatu zituen eta guztietan txapeldun agertzen da. Horren atzetik doaz gainerakoak: Suitza (212.000 t, % 72), Alemania (2.459.000 t, % 65), Austria (175.000 t, % 64), Suedia (76.000 t, % 58), Belgika (216.000, % 54), Italia (786.000 t, % 53), Danimarka (75.000 t, % 48), Finlandia (23.000 t, % 48), Frantzia (1.100.000 t, % 44), Norvegia (24.000 t, % 44), Portugal (62.000 t, % 30), Espainia (312.000 t, % 27), Irlanda (20.000 t, % 27), Britainia Haundia (459.000 t, % 26), Turkia (52.000 t, % 25), Grezia (30.000 t, % 20).

Zifra hauek kontuan izanik, garbi dago Holandaren mailara iristeko gure hiri eta herrietan zabor-bilketarako beira jasotzeko ontzi gehiago ipini behar dela eta jendeak beira birziklatzeko ontzi horiek gehiago erabili behar dituela.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Birziklatzea