}

Basapiztien gezurrezko loa

1991/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zootan preso dauden animalia haragijaleek, bisitarien begiradei ihes egiteko lo daudeneko itxurak egiten dituzte eta askotan beren lokuluska autodefentsa hutsa izaten da.

Zootan preso dauden animalia haragijaleek, atseden hartzeko bakarrik ez dute lo egiten. Bisitarien begiradei ihes egiteko lo daudeneko itxurak egiten dituzte eta askotan beren lokuluska autodefentsa hutsa izaten da. Ondorio horretara heldu da Mircea Pfleiderer zoologo austriarra hiru urtez lehoiak, tigreak, otsoak eta katamotzak zootan aztertuta.

Burua etzan gabe eta belarriak tente. Pantera hau ez dago lo.

Piztia itxuraz lo dagoenean, baita etzanda dagoenean ere, burua altxata edukitzen du eta bere lepoa, eztarria eta abdomena gordeta. Belarriek ere ederki salatzen dute bere loaldia gezurretakoa dela, tente egoten direlako.

Zientzilari austriarraren arabera, haragijaleek (habitat naturalean libre bizi direnean) beren indarrak aurrez aurre elkarri begiratuta neurtzen dituzte. Besteak baino indar gutxiago duela sentitzen duena ezkutatu egiten da, baina zooan hori ezinezkoa zaie.

Lehoiak eta panterak jendearen begiradaz stressa ez daitezen, Mircea Pfleiderer-ek saretatik aparte leku gordeak prestatzea proposatzen du, eta beira bereziak ipintzea ere bai, bisitariek enbarazorik egin gabe lasai ikus ditzaten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia