Baratxurizko antibiotikoa
1994/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ezaguna da baratxuriak odolaren zirkulazioari mesede egiten diola, baina gorrez gain antibiotiko ona ere bada.
Ezaguna da baratxuriak odolaren zirkulazioari mesede egiten diola, baina horrez gain antibiotiko ona ere bada. Bostongo University Medical Center erakundean jakinarazi dutenez, antibiotikoen kontrako erresistentzia duten bakterioak ere hil egiten ditu baratxuriak. Jerome Klein zientzilariak dioenez, baratxuri-estraktuak bakterioak garatzea eragozteaz gain suntsitu ere egiten ditu. Landareari usain berezia ematen dion allizina izeneko substantzia da efektuaren eragilea.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia