}

Balea mokoduna Bizkaiko uretan

2001/10/09 Elhuyar Zientzia


Bizkaiko Golkoan lehen aldiz True balea mokodun bat ikusi dute Ingalaterrako zientzialari batzuek.

True balea mokoduna (Mesoplodon mirus) oso zetazeo urria da. Hain zuzen ere, hainbat zientzialarik desagertutzat hartu izan dute. Dena dela, hiru bat aldiz ikusi izan da espezie hori, azkena egun hauetan, Bizkaiko kostatik gertu.

Dylan Walker eta James Diamond aditu ingelesak Pride of Bilbao itsasontzian zihoazenean, True balea mokodun bat ikusi zuten. Adituak zirenez, animalia identifikatu eta berehala makina hartu eta argazki asko hartu zituzten. Gero, itsasontzi bat pleitatu zuten balearen arrastoa bilatzeko eta ikerketak egiteko. Walkeren ustez, itsasoan oso sakon bizi dira eta 2.000 aletik gora bizi daitezke Bizkaiko golkoaren inguruan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia