}

Azkar, azkar, azkar

2000/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azkartasuna ordenagailuetan asko estimatzen den ezaugarria da. Are gehiago, egungo gizartean ezinbestekoak dira azkar lan egiten duten ordenagailuak.

Ordenagailuen oinarrizko osagaiak txipak dira, tenperatura baxuetan lan eraginkorragoa egiten dutelarik. Horregatik, ordenagailuek txip horiek hozten dituzten haizagailuak dauzkate barruan. Txipak, ordea, gero eta txikiagoak eta indartsuagoak dira; ondorioz, bero handiagoa sortzen dute eta hozte-sistema sendoagoak behar dituzte. Helio eta nitrogeno likidoak hoztaile onak dira, baina garestiak eta erabiltzen zailak.

Estatu Batuetako ikertzaile-talde batek zesio, bismuto eta telurio elementuetan oinarritutako material termoelektrikoa sintetizatu du, tenperatura 100 ºC jaisteko gai dena eta txipentzat baliagarria izan daitekeena.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia