}

Autobus automatikoa

2001/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

2003. urtean, Herbehereetako Eindhoven hirian kontrol automatikoa duen autobus esperimentala estreinatuko dute. 24 metro luze den autobusa hiri horretako Teknologia Unibertsitatean diseinatu dute.Ibilbidea jarraitzeko, asfaltoan jarriko diren erreferentzia magnetikoak erabiliko ditu. Autobusaren barruko hainbat sentsorek eremu magnetikoa erregistratuko dute, eta, informazio horrekin, imanaren eta sentsore bakoitzaren arteko distantzia neurtuko dute.

Autobusak aldez aurretik ezarritako bide estu bati jarraituko dio, eta kurbak agindurik eman gabe hartuko ditu. Geltokietan ere automatikoki geratuko da. Beraz, gidariak abiadura kontrolatu eta bidaia gainbegiratu besterik ez du egin beharko. Motor elektrikoa izango du, eta bateria bereziak erabiliko ditu. Konexio elektrikorik eta trenbiderik behar ez duenez, autobusaren ekoizpen-kostuak nahiko txikiak izango dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia