}

Aurten, Internet UEUn Elhuyarren eskutik

2001/07/16 Elhuyar Zientzia

Gaur hasiko dira Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Iruñean uda oro antolatzen dituen ikastaroak, eta ikasleek zerbitzu berria izango dute aurten lehenengoz. Elhuyarrek Interneterako sarrera eskainiko die.

UEUko ikastaroek dirauten bitartean ikasleek Internet erabiltzeko aukera izango dute. Elhuyarrek bi ordenagailu ipini ditu egoitza nagusiaren sarreran, UEUra hurbiltzen zareten guztion eskura. Horrela, lehenengoz eskainiko da Internet zerbitzua UEUn.

Ordenagailuak egun osoan zehar egongo dira martxan, eta bertara hurbiltzen zaretenok Elhuyarren produktuen berri jakiteko aukera zuzena izango duzue. Egunero, Elhuyarreko langile bat egongo da bertan jendearen zalantzak argitu eta galderei erantzuteko.

Asteburu bat ondoko landetxean pasa nahi al duzu?

Udan gaudela aprobetxatuz, Zientzia.net-en harpide zaretenok saritu nahi zaituztegu. Uztailaren 30a bitarte Zientzia.net-eko harpide egiten diren lagun guztien artean Alkizako Lete landetxean asteburua igarotzeko txartela zozkatuko dugu. Bi lagunentzako txartela izango da, eta sarituaren izena abuztuaren 1etik aurrera jakinaraziko dugu Zientzia.net-en bertan. Ez galdu aukera hau eta harpidedun egin zaitez!

Gozatu zientziaz...doan

Ordenagailurik gabe zientziaz doan gozatzeko aukera eskaini nahi dizu Elhuyarrek, eta, horretarako, Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria etxean lau hilabetez jasotzeko eskaintza luzatzen dizu. Erabat doan. Ez ezazu aukera hau gal, eta deitu 943 36 30 40 telefonora goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia