Elhuyar zientziaren komunikazioa

Atuna azkenetan?

1994/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Munduko ozeanoetan atuna gero eta urriago da. Mexikoko golkoan adibidez, 1975. urteaz gero % 90 gutxiago dago eta Mediterranioan erdira jaitsi da. Martxa horretan espeziea laster ezkutatuko dela diote adituek.

Duela bi urte Japoniako Kioto hirian izandako bileran suediarrek hegalaburraren arrantza debekatzea proposatu zuten, baina ez zen horrelakorik erabaki. Estatu Batuak, Kanada eta Japonia ari dira batez ere atunaren arrantzaz aprobetxatzen. Esan dezagun Tokion kilo atuna 770 dolar ordaintzen dela eta Estatu Batuek Japoniari urtero atuna salduta 30 milioi dolar jasotzen dituztela.

Munduko ozeanoetan atuna gero eta urriago da. Mexikoko golkoan adibidez, 1975. urteaz gero % 90 gutxiago dago eta Mediterranioan erdira jaitsi da.

Ekonomiaren eraginez, aurten atun-arrantza % 15 besterik ez dute murriztuko eta datorren urtean % 50, nahiz eta adituek espeziea babesteko aurten arrantza erdira etortzea komeni dela gomendatu.

Beste zenbait espezieren egoera ere, oso larria da. Kanadan esate baterako, bakailaoa gehiegi harrapatu delako denboraldi baterako ekialdeko kosta osoan arrantza debekatu egin behar izan dute. Ozeano Barean berriz, halibut izeneko arraina urtean bi egunetan baino ez daiteke harrapa.

Dena den, azkenaldian arrantzarako metodo eta teknikak asko hobetu dira. Horregatik, 1975. urtean 125 egunetan arrantzoan ibilita adina bi egunetan harrapatzen dute. Ondorioz, arrain gutxiago dago eta arrantzale gehiago langabezian, bitartean materialek eta teknikak aurrera egiten dutelarik.

Irtenbidea arrantzale, arrantzuntzi eta enpresa bakoitzari kanpainako gehienez harrapa dezakeen kuota ezartzea izan daiteke. Horrela oraingo lehiarik ez litzateke egongo eta itsasoa gehiegi ustiatzea eragotzi egingo litzateke.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia