}

Asteburu honetan hasiko da TEKNOPOLISen denboraldi berria

2020/09/23 Elhuyar Zientzia

Asteburu honetan abiatuko da Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria: ETB1en larunbatean eta ETB2n igandean,  bietan 13:30ean.

asteburu-honetan-hasiko-da-teknopolisen-1

 

Koronabirusak baldintzatutako denboraldia izango da, dudarik gabe, eta egoera horri erantzuteko prest dator. Iñaki Leturia Yurrita izango da aurten ere aurkezlea, eta zuzendariak, berriz, Nagore Rementeria Argote eta Leturia bera izango dira.

Leturiak azaldu duenez, osasun-krisi honek agerian utzi du Teknopolis bezalako saioen beharra. Informazio egiazkoa, zehatza eta fidagarria eskatzen ari da jendea, eta behar hori asetzea izango da aurtengo erronka nagusia. Aurrekoetan bezala 23. edizio honetan ere sortu zeneko funtzioa zintzo beteko duela adierazi du Leturiak: “Teknopolisek hor egon behar du, eta hor egongo da, jendearen galderei erantzun bat emateko”.

Ana Galarraga Aiestaranen, Elhuyarren Zientzia Unitateko kidearen laguntza izango dute horretarako. Izan ere, jarraipen estua egiten ari zaio Galarraga COVID-19ari, eta atal berezia izango du saioan. Koronabirusari buruzko azken berriak, jakingarriak eta oinarrizko informazioa eskainiko ditu bertan.

Guztion egunerokoa hankaz gora jarri duen gaitzaz gain, saioan ohikoak diren zientzia eta teknologia gaiak ere ez dira faltako: intsektuen gainbehera, arraunaren teknologia edota altimetriak egiten dituen txirrindulari talde bati buruzko erreportajeak, besteak beste. 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia