}

Artoa salbatzeko parasitoa

1994/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Parasito honek etsaia baino ez du hondatzen. Aurten Europan 25.000 hektarea artasorotan erabiliko dela espero da.

Pirausta izeneko tximeletak, kalte handiak egiten ditu artasoroetan. Lepidoptero honek arrautzak errun eta hortik ateratako beldarrek hondatzen dute artoa.

Arazoari aurre egiteko era bat, piraustaren parasito den trikogramo izeneko intsektuaz baliatzea da. Milimetro bateko himenoptero txiki honek bere arrautzak piraustak errundakoetan ipintzen ditu. Arrautzak ipini ondoren piraustarenak hondatu ere egiten ditu.

Parasito honek etsaia baino ez du hondatzen, gainerako intsektu mesedegarriak kaltetzen ez dituelako. Gainera, laborategian erraz produzitzen da eta aurten Europan 25.000 hektarea artasorotan erabiliko dela espero da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia